Albisteak
Atzealdea

Kiroldegiko 2019-20 ikasturteko ikastaroak. Izen-ematea zabalik.

Abuztuaren 2an amaituko da izena emateko epea. Ikastaro eskaintza zabala, gazte zein helduentzat.

2019·07·29


Kiroldegian 2019-20 ikasturtean egingo diren ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Abuztuaren 2an amaituko da epea (datorren ostoiralean).

Ikastaroen eskaintza zabala da, gazte naiz helduentzat eta, ohiko ikastaroez gain, berrikuntza batzuk ere badira.

Haur eta gazteentzako eskaintzan daude, besteak beste, zunba, jump fita, aerogyma, dantza modernoa, soin erritmikoa, irristaketa…

Helduen eskaintza ere ugaria da: aireko pilatesa, pilatesa, bizkarra zaintzeko ikastaroa, 65+ gimnasia, hipopresiboak, ziklo indoora, trx-a, irristaketa… Ikastaro berrien artean aipatu behar dira aerofita eta strong zunba.

Ikus hemen

Informazioa eta izen-ematea

Informazioa jaso edo izena emateko:

  • Astigarragako Kiroldegia
  • Tel. 943 33 36 76
  • kiroldegia@astigarraga.eus