Albisteak

Atzealdea Kiroldegiak zenbait egokitzapen egin ditu Eusko Jaurlaritzako jarraibideak kontuan hartuz

Kiroldegian zenbait moldaketa egin dira azken egun hauetan. Alde batetik, ikastaroei berrekin zaie moldaketa batzuekin. Bestetik, fitness gelako musukoaren erabilera egokitu da. Azkenik, ziklo birtuala martxan jarri da berriro.

2020·11·03


Ikastaroak

Zenbait egokitzapen egin dira Eusko Jaurlaritzaren jarraibideei egokitzeko. Hala ere, moldaketa hauek ez diete bereziki eragiten erabiltzaileei.

Hauek dira hartutako neurri berriak:

  • Ikastaroetan gehienez 6 pertsonetako azpitaldeak sortu dira, eta horiek ondo bereizteko kolore ezberdinetako 3 gune markatu dira ikastaro gela bakoitzean.
  • Erabiltzaileak beti leku berean kokatu behar du.

Ikastaro bonoak erabiltzen dituztenei eta lanean txandak dituztenei hartutako neurriek ez diete baimentzen ikastaroetan orain arte bezala jarraitzea, burbuilak hausten direlako.

Fitness Gela

Fitness gelako aforoa murrizteaz gain, musukoaren erabileran ere moldaketa bat egin da: derrigorrezkoa da fitness aretoan musukoa uneoro jantzia edukitzea, kiroldegiko gainontzeko eremuetan bezala. Soilik kendu ahalko da ariketa fisikoa egiten den momentuan.

Ziklo Birtuala

Ziklo birtuala martxan da berriz ere.