Albisteak

Atzealdea Kiroldegia eraberritzeko eta handitzeko lanak irailaren 1ean hasiko dira

Igerilekua ekainetik abuztuaren 31ra zabalik egongo da

2026·05·06


Martxoko osoko bilkuran, Udalak Construcciones Urdinberri, S.L. enpresari Astigarragako kiroldegia eraberritu eta handitzeko obra esleitu zion, 8.224.568 euro, BEZa barne. Era berean,XLARK Estudio de Arquitectura y Urbanismo Anton Pagola y Asociados SLP enpresari obren zuzendaritza fakultatiboa emateko zerbitzu-kontratua esleitu zion, 194.780 euroan, BEZa barne.

Kiroldegiko obra beste obra batek baldintzatzen du, hain zuzen ere Santio Zeharran transformazio-zentro berria eraiki eta instalatzeko obrak. Instalazio hori ezinbestekoa da Santio Zeharrako auzo osoaren argndar hornidura antolazteko. Transformagailuaren obra horrek amaituta egon behar du kiroldegia handitzeko eta eraberritzeko obrekin hasi aurretik. Obra zibila ia amaituta dago, baina transformagailua bera ekainean iritsiko da eta, ondoren, instalatu eta Iberdrolak konektatu egin behar du (4-5 asteko lana).

Gaia obra egin behar duen enpresarekin eta zuzendaritzarekin aztertu ondoren eta herritarren eskaria aintzat hartuz, Udalak erabaki du kiroldegia eraberritzeko obra irailaren 1ean hastea eta igerilekua ohiko moduan zabaltzea.

Ondorioz, uda honetan, igerilekua zabalik egongo da ekainetik abuztuaren 31ra.