Albisteak
Atzealdea Kafe kapsulak birziklatzeko edukiontziak jarri dira
2022·07·14
Erabilitako kafe-kapsulak nahasitako hondakin bat da. Alde batetik ontzia eta bestetik barneko kafe-hondarra. Hori dela eta, ezin da edukiontzi horira bota, eta orain arte egokiena errefusara (edukiontzi grisa) botatzea zen.
Ekimen honi esker kafe-kapsulak edukiontzi berezituan bildu egiten dira eta, ondoren, produktu berrian bihurtzen dira. Adibidez material plastikoarekin edukiontziaz gain konpostagailuak, kaleko altzariak, etab. egiten dira. Bestalde, barneko kafe hondarrarekin landareentzako substratua eta pelleta lortzen dira.
Edukiontzi hauetan mota guztietako kafe-kapsulak utz daitezke: plastikozkoak, aluminiozkoak eta baita konpostableak ere.
Era berean, herritarrek edozein unetan utzi ahal izango dituzte kafe-kapsulak edukiontzietan.
Udalak herritarrak animatzen ditu edukiontzi berri hauek erabiltzera, ahalik eta hondakin gehien berreskuratzeko.