Albisteak
Atzealdea Juantxo Zuaznabarrek eta Periko Garmendiak botako dute aurtengo pregoia eta txupina
2026·07·07

Juantxo Zuaznabarrek eta Periko Garmendiak botako dute aurtengo Santio Jaietako pregoia eta txupina. Maiatzean formulario bat zabaldu zuen udalak lehen aldiz herriko jaiei hasiera emango zien pertsona eta taldea aukeratzeko. Protagonistak proposatzeaz gain, zergatik proposatzen den/diren adierazi behar zuten astigartarrek eta haien eskaerak jai batzordera eraman ziren.
Astigartarrek hainbat arrazoi eman dituzte Zuaznabar eta Garmendia proposatzeko. Hemen, esaterako, bi herritarrek egindako adierazpenak: “Herriari egindako ekarpen nekaezinagatik” eta “Beti eta edozein gaietarako laguntzeko prest daudelako, Astigarragan alde hori da dedikazioa eta konpromisoa”. Eskerrik asko eta zorionak bikote!
Azken urteetako pregoilariak
Hamaika herritar eta herriko taldek izan dute pregoia eta txupina botatzeko aukera Astigarragan. Azken 4 urteak, esaterako, urteurrenei loturik egon dira: 2022an 100 urte bete zituen Gure Izarra elkarteak; 2023an AGAren 30. urteurrena ospatu zen; 2024ean Astigarragako Gazte Lokaleko kideek bota zuten txupina, 25 urte betetzeagatik, eta iaz, berriz, Astigarren 50. urteurrena izan zen.
Jarraian 2000. urtetik jaiei hasiera eman dieten protagonistak:
|
|
PREGOILARIAK |
|
2000 |
Astigar, 25. urteurrena |
|
2001 |
Gaztelekua |
|
2002 |
Olatz Alkorta (Piraguismo txapelduna) |
|
2003 |
Oihana Blanco (Judo txapelduna) |
|
2004 |
Musika Eskola 10. urteurrena |
|
2005 |
Xaguxar |
|
2006 |
Mundarro |
|
2007 |
Astigarte |
|
2008 |
Mundarro |
|
2009 |
Txirriskla Txistulariak |
|
2010 |
Zipotza 25. urteurrena |
|
2011 |
Jon Garaño (Zinegilea) |
|
2012 |
25 urteko bi gazte (Desanexioaren 25. urteurrena) |
|
2013 |
Euskal herritik kanpo jaiotako euskara ikasleak |
|
2014 |
Odol emaileak |
|
2015 |
Aiztondo 20. urteurrena |
|
2016 |
Goldea 25. urteurrena |
|
2017 |
Galtzaur 35. urteurrena |
|
2018 |
Euskaraldiko 11 lagun |
|
2019 |
Astigarragako eskubaloi, futbol, herri kirol, pilota eta saskibaloi taldeetako neskak |
|
2020 |
Covid, osasungintzako langileen bideoa |
|
2021 |
Inor ez |
|
2022 |
Gure Izarra 100. urteurrena |
|
2023 |
AGAk 30. urteurrena |
|
2024 |
Gazteleku 25. urteurrena |
|
2025 |
Astigar 50. urteurrena |
|
2026 |
Juantxo eta Periko (Herri mailako dedikazioa eta konpromezuagatik) |
