Albisteak

Atzealdea Joan den asteburuan Gaztelekuko nerabeak irisgarritasun eta komunikazio arazoak dituztenen larruan jarri ziren

Sentsibilizazio saio hori abenduaren 3an ospatzen den Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Egunaren harira egin zen.

2023·12·05


Zailtasunei hainbat modutan heldu zieten nerabeek, hainbat ariketaren bidez. Batetik, irisgarritasunean zailtasunak dituztenen lekuan jarri ziren, hau da, gurpildun aulkian edo makuluekin dabiltzanen ikuspegitik; baina arlo kognitiboko zailtasunak ere landu zituzten, pertsona gor, itsu edo autista baten larruan jarrita.

Arlo honetan nerabeak sentsibilizatzearekin batera, udalak abian duen irisgarritasun prozesuaren harira nerabeek dituzten iritziak jasotzeko ere balio izan zuen jarduerak.

Ikusi prozesuari buruzko informazioa