Albisteak

Atzealdea Joakin Maiz kalea ibilgailuentzat itxiko da astelehenetik aurrera

Kalea itxita egongo da urtarrilaren 30era arte

2025·01·17


Joakin Maiz kalean eraikitzen ari diren etxebizitzen obrak direla eta, kalea ibilgailuentzat itxita egongo da 10 egunez, urtarrilaren 20tik 30era.

Egun hauetan ibilgailuek ezin izango dute bertatik ibili. Egoiliarrek eta garajea dutenek Santio Zeharratik igo eta Foru plaza zeharkatu beharko dute. Beraz, instalatuko diren seinaleak eta udaltzaingoaren aginduak uneoro betetzeko eskatzen dugu, segurtasuna bermatzeko.

Oinezkoek normaltasunez erabili ahal izango dute kalea.