Albisteak
Atzealdea Jarduera ugari igandean Astigarragan haur eta nerabeen eskubideen alde
2024·11·14

1989ko azaroaren 20an, Nazio Batuek Haurren Eskubideen Konbentzioa onartu zuten, eguna ospatzeko eta omentzeko. Konbentzio hori mugarri garrantzitsua izan zen haurren eskubideetan, eta nazioarteko hitzarmenak egin ziren bizitzari, osasunari eta hezkuntzari, jolaserako eskubideari, familia-bizitzari, indarkeriaren eta diskriminazioaren aurkako babesari eta haien iritziak entzuteari buruz.
Udalak haurren eta nerabeen ongizatearekin konprometitutako gizartea aldarrikatu eta indartu nahi du. Izan ere, haurrak eta nerabeak errespetatzen dituen eta haien eskubideak betetzen dituen gizartea bizigarriagoa da guztientzat. Horregatik, azken urteotan Udalak hainbat jarduera eta ekimen bideratu ditu herriko adingabeen ongizatea bermatzeko. Oraindik badira lantzeko dauden gauzak, eta datozen hilabeteetan landutakoaren azken urratsak ezagutaraziko ditugu.
Oraingoz, azaroaren 20aren bueltan udaletxeko balkoian zintzilikatuko den lonak aditzera ematen duen bezala, gure haur eta nerabeen aldeko aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditugu. Horretarako, Udalak, Gaztelekuarekin eta Xaguxarrekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu ditu azaroaren 17rako, igandea. Jarduerak adin-tarte desberdinei zuzenduta egongo dira, eta honako hauek dira:
- 10:30-14:00: Puzgarriak
- Txomiñene pilotalekuan, 8 urtetik gorakoentzat
- Foru plazan, 1-4 urte bitartekoentzat
- 10:30-14:00: Bike moduko ibilgailuen pista Foru plazan, 8 urtetik gorakoentzat
- 10:30-14:00: Buztin eta talo tailerrak Norberto Almandoz plazan
- 10:30-14:00: Choper zirkuitua Norberto Almandoz plazan, 4-8 urte bitartekoentzat
- 16:30: Makillaje tailerra Foru plazan
- 18:00: DJ KI Foru plazan
Bestalde, azken Kontxa Etxeberria Foroan (adingabeen prebentziorako foroa) adostu zen Herri Eskolak ikasleekin lan egingo zuela azaroaren 20aren harira, eta hala egiten ari dira. Haur Hezkuntzako txikiekin azaroaren 20az eta iganderako antolatu diren ekintzez hitz egingo dute. Lehen Hezkuntza osoan (LH1-LH6), aldiz, bideo batzuk eta gaiarekin zerikusia duten beste baliabide batzuk erabiliz, ikasgeletan beren eskubideei buruz hitz egingo dute eta igandeko ospakizuna testuinguruan kokatuko dute.
