Albisteak

Jarduera ugari asteburu honetan Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko

1
Udaleko alderdi politikoek adierazpen bat adostu eta onartu dute aho batez.

2023·11·17


Azaroaren 20a egun garrantzitsua da, Haurren eta Nerabeen Egun Unibertsala ospatzen baita. Garrantzitsua da herritarrak haur eta nerabeen eskubideei buruz kontzientziatzea eta gogoraraztea lanean jarraitu behar dugula haur eta nerabe guztien ongizatea lortzeko, eta, bereziki, gure udalerriko haur eta nerabeena.

Udalak, Xagu Xar aisialdi taldearekin eta Astigarragako Gaztelekuarekin elkarlanean, haur eta nerabeen eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu asteburu honetarako:

  • Azaroaren 18a, larunbata
    • “Metamorfosien jokoa” kaleko ikuskizun interaktiboa: 16:30ean Kontxa Etxeberria plazan.
  • Azaroak 19, igandea (jarduera guztiak Foruen Plazan egingo dira)
    • Puzgarriak: 11:30etik 13:30era eta 15:30etik 17:30era.
    • Eskulanak, aurpegia margotzea eta herri kirolak: 11:30etik 13:30era.
    • Taloen tailerra: 11:30etik 13:30era.
    • Disko Festa eta makillaje tailerra: 18:00etatik 20:00etara.

Adierazpena

Udaleko hiru alderdi politikoek aho batez onartu dute Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren inguruko adierazpena.

Ikusi adierazpena

1