Izarok emango dio hasiera aurtengo txotx denboraldiari
2020·01·09
Urtarrilaren 15ean XXVII. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da eta Izaro Andres Zelaieta musikariak emango dio haisera 2020ko txotx boladari Alorrenea sagardotegian.
Egitaraua
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Izarok sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek Izaro soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzeko.
13:45: Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Izarok, eta honekin batera, 2020ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
Bazkarira joateko sarrerak
Sagardoaren Lurraldeak bazkarira joateko bost sarrera bikoitz zozkatu ditu eta hauek izan dira sarituak:
- Maria Luisa Arruabarrena eta Antton Gartzia
- Iñaki Irastorza eta Antonio Irastorza
- Antonio Ramiro eta Patricia Pila
- Marcos Echaniz eta Miguel González
- Egoitz Zapiain eta Iker
zozketa hemen ikusi daiteke.