Albisteak

Atzealdea Isidro Rodriguez astigartarraren lau argazki saritu ditu epaimahiak

Atzo banatu ziren 2020.urteko egutegia osatzeko Udalak martxan jarritako argazki lehiaketaren sariak. Isidro Rodiguez astigartarrak lau argazki saritu izan ditu, azalekoa eta beste hiru.

2019·11·08


Epaimahaia Nagore Legarreta argazkilariak eta kultura batzordeko kideek osatu zuten.

Guztira 33 pertsonek hartu dute parte lehiaketan, gehiengoak astigartarrak izan dira eta ingurukoak (Hernani, Donostia) baina urretxuar bat ere egon da partehartzaileen artean. Partehartzaile guztiak 20 urtetik gorakoak izan dira eta 70 urtetik gorako bi pertsona izan dira adinez nagusienak. Genero aldetik, parekatua izan da gizon eta emakumeen parteheartzea. Guztira 141 argazki jaso dira.

13 argazki sarituak

Isidro Rodriguezek 300 euroko saria jaso du, pertsona bakoitzak jaso dezakeen saririk altuena. Gainontzeko irabazleek, aldiz, 80 euro argazki saritu bakoitzeko.

Hona hemen irabazleak:

  •  Isidro Rodriguez (Astigarragakoa), lau argazki aukeratu dira, azalekoa eta beste hiru
  • Ane Pedrosa (Astigarragakoa), bi argazki 
  • Naiara Subiza (Astigarragakoa), bi argazki
  • Carmen Ibañez (Hernanikoa), argazki bat
  • Marko Ganuza (Astigarragakoa), argazki bat
  • Sergio Perez (Astigarragakoa), argazki bat
  • Felix Etxeberria (Hernanikoa), argazki bat
  • Ander Lopez (Donostikoa), argazki bat