Albisteak

Iritsi da 2022ko txotx denboraldia

7
"Gure Sagardo Berria" oihu eginda, AMAK taldeak 2022ko txotx bolada ireki zuen atzo Gurutzeta sagardotegian.

2022·01·13


Sorpresaz eta ilusio handiz hartu zuen AMAK taldeak 2022ko txotx denboraldiari hasiera emateko gonbidapena: "guretzako ohore bat" da. Sagardotegiek trikitilariekin beti izan dute lotura eta beraientzat Sagardo Berriaren Eguneko gonbidatuak izatea futbolari batentzat urrezko baloia irabaztearen parekoa da.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasi zen Sagardoetxean prentsaurrekoarekin, eta, haren ostean, urtero legez, AMAK taldeak sagarrondo berri bat landatu zuen Sagardoetxeko sagastian.

13:30etan, Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzaz gozatezko aukera egon zen Gurutzeta sagardotegian eta, azkenik, 13:45tan ekitaldiko unerik garrantzitsuena iritsi zen: AMAK taldeak lehen kupela ireki zuen, eta honekin batera, 2022ko sagardo denboraldi berriari ekin zitzaion.

Txotx irekiera streaming bidez jarraitzeko aukera egon zen Sagardoaren Lurraldearen Youtubeko kanalean 

Sagardoa

2021eko uztarekin 9,5 milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian. Aurtengoa, inoizko uztarik handiena izan da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarentzako eta 3,5 milioi litro Euskal Sagardo egin dira. Guztira 5 milioi kilo sagar bildu dira Jatorri Deiturako 250 sagastietan. Euskal Sagardoak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 49 sagardotegi biltzen ditu gaur egun eta 250 sagargile.

Txotx irekieran protagonistak, urtez urte

1 2 3 4 5 6 7