Albisteak
Atzealdea Inuxente krosa igandean
2019·12·18
2013an egin zen lehenengoz inuxente krosa. 2013 eta 2014.urteetan Udala izan zen krosaren antolatzailea, eta ondorengo urteetan Mundarro kirol elkarteak hartu zuen antolakuntza.
Haurren lasterketa
Haurren lasterketa 16:30ean hasiko da, eta adinaren arabera luzera ezberdineko ibilbideak egingo dituzte:
- 2013-2015 urteetan jaio direnak: Ikatza-more kolore-ekaitz-ikatza
- 2010-2012 urteetan jaio direnak: ikatza-ibailur-kutxa-ikatza
- 2007-2009 urteetan jaio direnak: ikatza-lizardi loreak-ikatza
- 2006-2005-2004 eta lehenagoko urteetan jaio direnek helduen ibilbideko lehen bira egingo dute. (2,5 kilometro)
Helduen lasterketa
Helduen lasterketa 17:30ean hasiko da eta 6 kilometroko ibilbidea egingo dute. Irteera eta helmuga kale Nagusian izango da, ikatza taberna inguruan.
Ondoren zer?
Lasterketak amaitutakoan merienda osasuntsua banatuko zaie partehartzaileei, fruta-brotxetak. Jarraian, sari banaketa egingo da ikatza tabernan.
Izen-ematea
Krosean parte hartzeko abenduaren 22an, egunean bertan, 15:30etik aurrea egongo da izena emateko aukera.
Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Haurren partehartzea, aldiz, doakoa izango da.