Albisteak
Atzealdea Informazio saioak Astigarragako animalien udal araudiaren berrikuspen prozesua azaltzeko.
2021·04·26
Astigarragako Udalak animalien udal araudia berrikusteko prozesu bat garatu du, 2020ko azaro eta 2021eko martxo bitarteko iraupena izan duena. Prozesuak hiru fase nagusi izan ditu:
- Diagnosia: animaliei eta bereziki txakurrei dagokienez herritarren artean dauden elkarbizitza ezaugarriak ezagutzea. Horretarako dokumentazio lana eta elkarrizketak egin dira.
- Eztabaida herritarra: elkarbizitzaren gakoetan sakontzeko eta ordenantzaren moldaketak adosteko bi saio ireki burutu dira (abenduaren 22an eta urtarrilaren 20an, herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatuz).
- Ordenantzaren moldaketa edo berridazketa. Udalak moldaketak egin ditu araudian eta martxoaren 18an hirugarren bilera egin da herritarrekin, ekarpenak eta moldaketak kontrastatzeko.
Udal osoko bilkuran behin behineko onarpena jaso zuen 2021eko martxoaren 30ean eta alegazioetarako epean dago momentu honetan, maiatzaren 27ra arte.
Informazio saioak
Udalak informazio saioak antolatu ditu Astigarragako gune eta plazetan zehar, araudiak dituen xehetasunen berri herritarrak zuzenean informatzeko helburuarekin: ordutegiak, gune berriak, orain arteko guneen aldaketak, etab.
- Apirilaren 28an, 18:00etatik 19:30era Kontxa Etxeberria plazan
- Maiatzaren 5ean 18:00etatik 19:30era, Joseba Barandiaran Plazan
- Maiatzaren 12an 18:00etatik 19:30era, Foru Enparantzan
Astigarragako Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu informazio gunetik pasatzera, araudiaren ezaugarri berriak ezagutzera.