Albisteak
Atzealdea Informatika eta sare sozialen formazio saioak doan Astigarragako merkatarientzat
2021·11·02
Udalak, Astikorekin elkarlanean, informatika eta sare sozialei buruzko doako formazio saioak antolatu ditu merkatarientzat. Ikastaro horien helburua da Astigarragako establezimenduen lehiakortasuna handitzea eta sektoreak berak adierazitako beharrei erantzuna ematea.
Bi orduko lau saio izango dira guztira, eta bi saio edo gehiagotan parte hartzen duten establezimenduek aukera izango dute bi orduko tutoretza pertsonalizatua jasozteko beren lokaletan bertan.
Parte hartzeko interesa duen merkataritza, ostalaritza edota zerbitzu establezimendu orok eman dezake izena. Horretarako, enplegua@astigarraga.eus helbidera idatzi beharko du mezua azaroaren 12a baino lehen, eta adierazi gogoko dituen saioak eta ordutegiak. Bi txanda eskainiko dira, goizez 9:00tatik 11:00etara edo arratsaldez, 14:30etatik 16:30etara
Formazio saioak abenduan zehar egingo dira Kultur etxe zaharrean, tutoretza pertsonalizatuak, berriz, 2022ko urtarrila eta otsailean zehar eskainiko dira.
Jarraian saio bakoitzean landuko diren gaiak laburturik.
Abenduak 9- OINARRIZKO INFORMATIKA
Posta elektronikoa, artxiboak deskargatu eta bidali, mugikorra eguneratua mantendu...
Abenduak 10- BUSINESS SUITE + IRAGARKIAK SARE SOZIALETAN
nstagram eta Facebooken modu eraginkorrean lan egiteko gakoak Nola egin ordainduzko iragarki eraginkorrak sare sozial erabilienetan
Abenduak 15- GOOGLE MY BUSINESS
Google-en saltoki bezala ondo posizionatzeko gakoak
Abenduak 17- WHATSAPP BUSINESS
WhatsApp aplikazioa modu profesionalean erabili: bezero arreta, katalogoa…