Albisteak

Atzealdea Industrialdeetako hiri-hondakinen bilketa aztertuko du Udalak

Udalak industriaguneetako hondakinen jasoketaren inguruko informazioa bildu nahi du, bakoitzaren jarduerara ahalik eta ondoen egokitzeko. Informazio hori guztia, bihar gutun baten bitartez helaraziko zaie lokalen kudeatzaileei.

2020·02·03


2016ko azaroaren 23an Astigarragako hondakinen bilketa-sistemarako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Udalak eta San Marko Mankomunitateak. Hitzarmen horrek, hondakinen bilketaren inguruko lankidetza nola gauzatu eta kudeatu jaso zuen. Bertan, besteak beste, zehazten da hitzarmenaren xede direla bai Astigarragako udalerriko hirigunea eta landa lurra, eta baita, Astigarragako udalerriko industrialdeetako hiri-hondakinen bilketa ere. (Bigarren ituna).

Bilketa egun San Marko Mankomunitateak egiten du. Eta, Udalak hondakinen inguruko informazioa jaso nahi du: edukiontzi kopurua, tamaina eta ezaugarrien inguruko datuak.

Jarduera bakoitzak sortzen dituen hondakinen ezaugarriak zeintzuk diren jakinda, ahalik eta zerbitzu egokiena eta onena ematea da Udalaren helburua.