Albisteak
2023·11·14
Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna denez, Astigarragak gai honen inguruko hainbat jarduera antolatu ditu azarorako.
Jardueren artean, nabarmentzekoa da Udalak antolatu duen mahai-ingurua. Bertan, emakumeek indarkeria jasaten dutenean dituzten aukeren eta beharren inguruan arituko dira. Batetik, emakumeek ikuspegi juridikotik dituzten aukerak azalduko dira, eta bestetik, haien beharrak emozioetatik abiatuta landuko dira. Horretarako, mahai-inguruan parte hartuko dute Garazi Plazaola Ugarte abokatuak, Aloña Oiartzabal Zapirain psikologoak eta Pilar Carrere Barbarin "Mariren alabak" elkarteko arduradunak. Moderatzailea Sara Majarenas Ibarreta izango da.
Mahai-ingurua euskaraz izango da, eta aldi bereko itzulpena egingo da gaztelaniara.
Noiz eta non?
Mahai ingurua azaroaren 21ean izango da, 18:00etan, Erribera kulturgunean.