Albisteak

Atzealdea Indarkeria eta eraso matxisten esku-hartzeei buruzko hitzaldia

Hitzaldia martxoaren 2an, 10:00etatik 11:30era, Emakumeon Etxean izango da

2024·02·27


Eraso matxista edo indarkeria matxista egoera baten aurrean nola jokatu azalduko duen hitzaldia antolatu du Berdintasun Mahai Txikiak martxoaren 8ko egitarauaren markoan, “Nola jokatu eraso matxista baten aurrean?” izenburupean. Berdintasun Mahai Txikia herriko hainbat eragilek (Emakumeon Etxeak, Gazte Asanbladak, Xaguxar Aisialdi Elkarteak, Matazak Indarkeria sexistaren aurka elkarteak), Gaztelekuak eta Udaleko Berdintasun sailak osatutako foroa da.

Aipatutako saioan landuko diren gaien artean, genero-rolei buruzko gogoeta eragingo da eta indarkeria eta erasoak identifikatzeko eta detektatzeko tresnak aztertuko dituzte. Horrez gain, edozein herritarrek eraso bat ikusi edo indarkeria egoera baten berri izanez gero, jarraitu beharreko pausuak eta biktima artatzean aintzat hartu beharreko gomendioak zehaztuko dira bertan. Herritar guztion ardura da Astigarraga indarkeriarik gabeko herria izatea eta saioa norkbere erantzukizunaz ausnartzeko abagunea izango da.

"Nola jokatu eraso matxista baten aurrean?" hitzaldia

  • Eguna: Martxoaren 2an, larunbata.
  • Ordua: 10:00-11:30
  • Lekua: Emakumeon Etxea
  • Hizlaria: Emagin elkarteko Ainara Sarasketa
  • Hizkuntza: Euskara

 Hitzaldiaren ondoren, “Nik sinesten dizut” txapak banatuko dira bertaratutakoen artean.