Albisteak

Atzealdea Ikaskuntza bitartekaritza zerbitzua abian da eskualdean

Daiteke Gizarte Aholkularitzak Beterri-Buruntzako udalerrietako herritarrei, horien artean Astigarragako herritarrei, prestakuntzarako aholkularitza eta informazioa eskaintzen duen zerbitzu bat abiatu du.

2021·01·13


Ikasketa bitartekaritza zerbitzua doakoa da eta herritarrei bizitza osoan prestakuntza formala, ez-formala eta informala emateko aholkularitza, bitartekaritza eta informazio zerbitzua da. Herritarrei prestakuntza-helburuak lortzen laguntzea da zerbitzu honen xedea. 

Beterri-Buruntza udalerrietako herritar guztiek erabil dezakete; adin guztietakoek, lanean daudenek, langabezian daudenek, ikasten ari direnek, etab.

Zer eskaintzen da?

  • Herritarrei doako eta banakako aholkularitza ematea: pertsonari laguntzeko eta aholkuak emateko banakako prozesua.
  • Eskualdean dauden prestakuntza-ekintzei buruzko informazioa.
  • Atzerriko titulazioen homologazio-prozesuei buruzko informazioa.
  • Lanbide esperientzia aitortzeko prozesuei buruzko informazioa.
  • Hainbat gaietako talde-tailerrak.

Nola erabili?

Zerbitzua erabili ahal izateko aldez aurretik hitzordua hartu behar da beterri@daiteke.com helbidean edo 688 774 550 telefonoan (dei edo whatsapp bidez).

Zerbitzua eskaintzen duen bulegoaren helbidea eta ordutegia:

Florida Auzoa, 28. Hernani.

Astelehenetik ostegunera 9:00-17:00 eta ostiraletan 9:00-15:00

Zerbitzuaren informazio gehiago hemen

Daiteke Gizarte Aholkularitza

Zerbitzu berri horretaz gain, Daitekek, eskualdeko enplegu-zentrua den heinean, lan bila edo lan egoera hobetu nahi duenarentzat, orientazioa ere eskaintzen du.