Albisteak

Atzealdea III. Berdintasun Plana eratzeko saioa politikariekin

3
Atzo arratsaldean hiru alderdietako politikariak zeuden deituta Elhuyar aholkularitzako teknikariarekin batera III.Berdintasun plana eratzeko saiora.

2019·10·16


Saiora Udal taldeko alkatea eta 6 zinegotziak bertaratu ziren, eta bi ordu pasatxoz aritu ziren datozen 4 urteetako Astigarragako Udaleko berdintasunerako bide-orria zehazten.

Bertan, Beatriz, Elhuyar aholkularitzako teknikariak orain arte landutakoaren azalpenak eman zituen. Jarraian, politikariek planaren helburuak, ardatzak, eta ekintza zehatzak aztertu ondoren, euren iritziak, ekarpenak eta zalantzak adierazi zizkioten teknikariari.

Udal taldeak Berdintasun Plana eraginkorra eta erabilgarria izan dadila nahi du, ez dadila teoria hutsean gelditu. Eta atzoko saioa aberasgarria izan zela diote.

Hurrengo hilabeteetan jarraipena

Datozen hilabetetan berdintasunaren ildotik beste saio batzuk antolatu dira politikari eta baita Udaleko langileentzat.

Azaroan zehar, eraso sexistei erantzuteko protokoloa diseinatuko da, eta azaroak 12an jasoko dute horren inguruko saio formatiboa Udaleko politikariek, teknikariek eta udaltzainek.

Hirigintza genero ikuspegitik lantzeko beste bi saio antolatu dira politikari eta langileentzat. Horiek, azaroaren 26an eta abenduaren 3an egingo dituzte.

1 2 3