Albisteak

Igerilekuaren funtzionamendu-neurriak zorroztu dira

Igerilekua uztailaren 1ean zabaldu zen zenbait segurtasun eta funtzionamendu neurriekin. Lurzati familiarrak bizikidetza unitatekoak diren pertsonek soilik erabili ditzazkete, baina erabiltzaile asko ez direnez arau hau betetzen ari gogortu egin da. Beraz, familia lurzati bat erreserbatzen dutenek familia liburua edo bizikidetza ziurtagiria aurkeztu behar dute.

2020·07·04


Hauek dira erabiltzaileek igerilekua erabiltzeko bete behar dituzten funtzionamendu eta segurtasun neurriak:

Funtzionamendurako neurriak

Lurzatiak

Igerilekura joan aurretik lurzati bat erreserbatzeko hitzordua eskatu behar da udaleko webgunean dagoen aplikazioaren bidez.

Lurzatiaren erreserbek 3 orduko iraupena izango dute.

Bi motatako erreserbak egin ahal izango dira:

  • Erreserba indibiduala: pertsona bakarra.
  • Erreserba familiarra (bizikidetza unitateentzat soilik): 2-5 pertsona. Erreserba mota hau egiten dutenek familia liburua edo bizikidetza ziurtagiria aurkeztu beharko dute. (Bizikidetza ziurtagiria eskatzeko izapidea aurrez aurre egiten da udaletxeko erregistroan).

Igerilekuak

Igerilekuen gehieneko edukiera mugatuko da, hori dela eta, igerileku txikian soilik 4 urte bitarteko haurrek egon ahal izango dute, hauek barne. 5 eta 8 urte bitartekoek igerileku handian heldu batekin egon beharko dute.

Hauek dira igerilekuen gehienezko edukierak:

  • Igerileku Txikia: 12 pertsona
  • Igerileku handia: 93 pertsona

Igerilekuetako edukiera gainditzera badoa, erabiltzaile bakoitzaren bainua 15 minutukoa izango da aldi bakoitzean.

Aldagelak eta armairuak

Aldagelak eta armairuak ezin izango dira erabili, itxita egongo dira. Hori dela eta, beharrezkoa dena soilik eramatea gomendatzen da.

Ikastaroak

Aurtengo udaran ez da igeriketa ikastarorik eskainiko.

Haurrak

12 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute instalaziora.

Ikusi hemen funtzionamendu neurri guztiak.

Segurtasun neurriak

  • Covid-19rekin zerikusia izan dezakeen sintomarik baduzu, ez etorri instalaziora.
  • Kiroldegira sartzeko desinfekzio neurriak bete. Kiroldegiak eskainiko dituen produktuekin eskuak eta zapatilak desinfektatu.
  • Sarrera-irteerako jarraibideak errespetatu.
  • Beste erabiltzaileekiko 1,5mko segurtasun tartea mantendu.
  • Instalaziora maskara jantzita etorri behar da.
  • Igerileku-esparruan maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango, baldin eta 1,5 m-ko segurtasun-distantzia gordetzen bada. Bestela, maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Ez partekatu eskuoihala beste pertsona batzuekin. Edatekoa, jatekoa edota bestelako objetuak ezta ere.
  • Zaindu adingabeak baldintzak bete ditzaten.
  • Erakunde ofizialek emandako beste osasun-neurriak bete