Albisteak

Igerilekua erabiltzeko araudian hainbat aldaketa egin ditu udalak

Aldaketen arrazoiak bi dira, alde batetik maskarillaren erabilerari buruzko azkeneko aginduak esaten duenera egokitzea eta, bestetik, eguneroko erabilerak eskatu dizkigun aldaketak.

2020·07·23


Aldaketen arrazoiak bi dira, alde batetik maskarillaren erabilerari buruzko azkeneko aginduak esaten duenera egokitzea eta, bestetik, eguneroko erabilerak eskatu dizkigun aldaketak.

Laburbilduz, ondorengoak dira aldaketa nagusiak:

  1. Adina: igerilekura bakarrik joan ahal izango dira aurten 12 urte betetzen dituztenak. Orain arte, 12 urte beteak eduki behar ziren bakarrik joan ahal izateko eta, adibidez, nahiz eta aurten 12 urte bete, une honetan 11 urte zituenak heldu batekin joan behar zuen.
  2. Erreserba ordua baino 15 minutu lehenago uretatik ateratzea, gero jendeak belargunean jazteko denbora izan dezan eta bere orduan utzi dezan instalazioa.
  3. Igerilekuan maskarillaren erabilera. Uretan edota zure partzelan ez bazaude derrigorrezkoa da musukoa jantzita edukitzea.

Ikus hemen Igerilekuak erabiltzeko araudia osorik