Albisteak

Atzealdea Igerilekua ekainaren 16an zabalduko da

Asteazkenean zabalduko da igerilekua eta irailaren 19ra arte egongo da erabilgarri. Astelehenetik igandera egongo da zabalik 10:00etatik 20:00etara, 3 txandatan.

2021·06·14


Igerilekua astelehenetik igandera zabalduko da 10:00etatik 20:00etara 3 txandatan (*egun berezietan izan ezik):

  1. Txanda: 10:00etatik 13:00etara
  2. Txanda: 13:15etik 16:30era
  3. Txanda: 16:45etik 20:00etara

*Egun berezietako ordutegia hau izango da:

  • Uztailak 25ean ITXITA egongo da
  • Uztailak 26 eta 31, eta abuztuak 15ean, TXANDA BAKARRA, 10:00etatik 14:00etara.

Hauek dira Igerilekuaren funtzionamendurako bete beharreko beste baldintzak:

  • Kiroldegiko igerilekura sartu ahal izateko lurzati bat erreserbatu behar da. Erreserba https://www.astigarraga.eus/eu/kirola helbidean egin ahal izango da.
  • Familia lurzatiak eta banakako lurzatiak erreserbatu ahal izango dira.
  • Familia lurzatiak bizikidetza unitateek bakarrik erreserbatu ahal izango dituzte.
  • Familia lurzati bat gutxienez hiru pertsonak eta gehienez sei pertsonak okupatu dezakete.
  • 2010. urtetik aurrera jaiotakoak (2010 urtekoak barne), hauen ardura izango duten heldu batekin etorri beharko dira instalaziora.
  • Igerilekuetako gehieneko edukierak honako hauek dira:
    • Igerileku txikia: 10 pertsona.
    • Igerileku ertaina: 14 pertsona.
    • Igerileku handia: 62 pertsona.
  • Igerilekuen edukiera mugatua denez, igerileku txikiko bainua 4 urtetik (hauek barne) beherakoentzat baino ez da izango. Hortik aurrera eta 8 urte arte igerileku ertainean bainatu beharko dira pertsona heldu batekin.
  • Igerilekuetako edukiera gainditzera doanean, erabiltzaile bakoitzaren bainua 15 minutu/aldi bakoitzeko mugatu ahalko da.
  • Erreserbaren denbora amaitutakoan, instalaziotik irten beharko da.
  • Erreserba bat dutenek erreserba-ordua igaro arte itxaron beharko dute beste bat egin ahal izateko.
  • Erreserban agertzen diren pertsonak instalazioa erabiltzen duten berberak izan behar dute.
  • Erabiltzailea bere txandari dagokion ordutegiaren barruan sartu ahal izango da instalaziora.
  • Armairuak erabilgarri egongo dira erabili nahi dituenarentzat.
  • Ondorengo segurtasun neurriak bete beharko dira:
    • Covid-19rekin zerikusia izan dezakeen sintomarik baduzu, ez etorri instalaziora. Gelditu zaitez etxean eta jar zaitez harremanetan osasun zerbitzuekin.
    • Kiroldegira sartzeko desinfekzio neurriak bete. Kiroldegiak eskainiko dituen produktuekin eskuak eta oinetakoak desinfektatu.
    • Sarrera-irteerako jarraibideak errespetatu.
    • Beste erabiltzaileekiko 1,5mko segurtasun tartea mantendu.
    • Derrigorrezkoa da igerileku-eremu guztian musukoa jantzita edukitzea. Uretara sartzerakoan kendu ahalko da soilik.
    • Ez partekatu eskuoihala beste pertsona batzuekin. Edatekoa, jatekoa edota bestelako objetuak ezta ere.
    • Zaindu adingabeak baldintzak bete ditzaten.
    • Erakunde ofizialek emandako beste osasun-neurriak bete.

Igerileku ertaina

Uda honetan kiroldegian berrikuntza bezala igerileku ertaina izango dugu. Igerileku ertain hau handiaren barruan egin den zatiketa baten ondorioz sortu da. Hau da, igerileku handiari 5m. kendu zaizkio (20mkoa bihurtu da) eta bertan 4,5mx12,5mko igerileku ertaina sortu da. Igerileku handiak beti izan duen sakonera izaten jarraitzen du, igerileku ertainak, aldiz, 0.90mko sakonera du.

Modu honetan, igerileku txikian aforo arazoak daudenean, 5 urtetik gorako haurrak igerileku ertainera bideratu daitezke. Hala ere, kontuan hartu behar da, 5-8 urte arteko haurrak pertsona heldu batekin egon behar dutela igerileku ertainean.

Igerileku ertainaren ideia, txikian egoten den aforo arazoei irtenbidea emateko asmoz sortu zen. Hasiera batean, igerileku txikia handitzea pentsatu zen, baina berdeguneari zati handi bat kendu behar zitzaion, eta aurrekontua ere altua zen. Beraz, eta igerileku handian aforo arazoak ematen ez zirenez, igerileku ertain hau jartzea pentsatu zen, horrela, haurren adinaren araberako banaketa egin ahal izateko. Honetaz gain, igeriketa ikastaroak egiteko ere, igerileku ertaina txikia baino egokiagoa da.