Albisteak

Atzealdea Igandean, maiatzak 18, Itzulia Women lasterketak Astigarraga zeharkatuko du

Itzulia Astigarragatik igarotzean, 10:00etatik 10:30era, errepidea itxita egongo da

2025·05·13


2025eko Itzulia Women maiatzaren 16tik 18ra garatuko da Zumarraga eta Donostia artean, eta guztira hiru etapa izango ditu, 377 kilometro eginez.

Itzulia Women lasterketa Astigarragatik igaroko da hirugarren etapan, maiatzaren 18an. 10:00etatik 10:30era bitartean iritsiko dela aurreikusten da, eta, beraz, denbora-tarte horretan errepidea itxi egingo da.

Egingo duen ibilbidea honako hau da: Martinegi-Troia ibilbidea - Tranbia ibilbidea- Donostia ibilbidea- Portutxoko biribilgunea.