Albisteak
Atzealdea Igandean, ekainak 1, Astigarragako kiroldegiko igerilekua zabalduko da
2025·05·30

Iaz ireki zen igerilekua lehen aldiz ohi baino lehenago, ekainaren hasieran, eta ohi baino beranduago itxi zen, irailaren amaieran, eta aurten ere horrela egingo da. Azken urteotan udak gero eta luzeagoak eta beroagoak izan dira kasu gehienetan, eta hala izaten jarraituko duela aurreikusten da. Horri aurre egiteko, eta igerilekua babesleku klimatikoa denez, hau da, muturreko gertaera meteorologikoetatik (bero-boladak, adibidez) babesteko lekua, erosotasun termikoa, atsedena eta segurtasuna ematen duen espazioa denbora gehiagoz irekita mantentzea erabaki da. Beraz, ekainaren hasieratik irailaren amaiera arte egongo da zabalik, ekainaren 1etik irailaren 30era.
Igerilekuaren funtzionamendurako gogoratu beharreko arau batzuk:
- Igerilekura sartu aurretik dutxa hartu behar da.
- Bainu-txanoa erabili behar da.
- 8 urtetik beherako haurrak adin nagusiko pertsona batekin sartu behar dira igerilekura.
- Igerileku txikian 0 eta 4 urte bitarteko haurrek izango dute lehentasuna, eta igerileku ertainean 5 eta 8 urte bitarteko haurrek.
