Albisteak

Atzealdea Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa, ostegunean

Irailaren 16tik 22ra ospatuko den mugikortasun astearen baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Astigarragako Udalarekin elkarlanean, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du irailaren 17an, 18:00tan, udaletxeko Udalbatza aretoan. Parte hartu nahi duten herritarrek, irailaren 15a baino lehen izena ematea behar dute.

2020·09·11


Tailer honen helburua gizartean pixkana txertatzen eta indarra hartzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da. Zehazki, gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa eskainiko da, baita mugikortasun jasangarrirako beste aukera batzuei buruzkoa ere (ibilgailu hibridoak, txirrindu eta patinete elektrikoak, etab.).

Era berean, mugikortasun beharrei buruz hausnartuko da, motorrik gabeko mugikortasun-aukerak aztertuz eta ibilgailu elektrikoak partekatzeko dauden esperientzien berri emanaz.

Izen-emateak

Parte hartu nahi duten pertsonek irailaren 15a baino lehen (barne) eman behar dute izena. Bi bide daude:

  • Posta elektronikoa bidali ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-530-303 (astelehenetik ostiralera, 9tatik 17:00etara).

Osasun neurriak

Beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea. Beraz, gehienez 10 lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean, 2 metroko distantzia mantenduko da une oro, eskuak hidrogel desinfektatzailearekin garbitu beharko dira eta musukoa erabili beharko da.

Informazio gehigarria www.argitu.eus