Albisteak

Atzealdea Ibai parkean txakurrak aske ibiltzeko gunea prestatzen ari da Udala

Lanak aste honetan hasi dituzte eta bi asteko iraupena izango dute

2023·06·16


Udala eremu bat eraikitzen ari da txakurrak ibai-parkean aske ibil daitezen. Hormigoizko plataforma bat eraikiko da, eta bertan iturria, zaborrontzia eta bankuak egongo dira. Eta, inguruko berdegunean hesiekin itxiko da.

Lan horiek bi asteko iraupena izango dute, Construcciones Laugas, S.A. enpresak egingo ditu eta 24.532,15 euroko aurrekontua izango dute (BEZa barne).

Udalak jabeei gogorarazi nahi die eremu horretan txakurrak aske ibil daitezkeen arren, gorotzak jaso behar dituztela. Eta arriskutsutzat sailkatutako txakurrek muturrekoa eraman behar dutela.

Txakurrak aske ibiltzeko eremuak

Eraikitzen ari den honekin, hiru txakur-parke egongo dira herrian eta Astigarragako Udala beste bi txakur-parke zabaltzeko aukera aztertzen ari da. Gainera, 2021ean, parte-hartze prozesu batean animalien ordenantza berrikusi zenean, txakurrak aske ibiltzeko eremu berezi eta ordutegi batzuk ezarri ziren (betiere arriskutsutzat sailkatuta ez badaude eta erasoagatik aurrekari erregistraturik ez badute):

Neguan 19:00etatik 11:00etara eta udan 20:00etatik 10:00etara.

  • Murgiako parkean
  • Mundarro plazan
  • Andre Gobadarien ibai-parkean (maila ertaina).
  • Maskarrene bidean