Albisteak
Atzealdea Hoteletan lan egiteko prestakuntza antolatu da, izena emateko epea zabalik da
2019·11·14
Proiektu berezi honek honako prestakuntza jarduerak hartzen ditu bere baitan:
- 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria solairuetako oinarrizko lanak burutzeko ostatuetan (300 ordu)
- Gatazken ebazpena eta adimen emozionala (66 ordu)
- Lan munduan txertatu eta enplegua bilatzeko teknikak (15 ordu).
Cebanc-Cdea Ikastetxean irakatsiko dira prestakuntza jarduera guztiak, garbitegiko atal praktikoa izan ezik; Urnietako Erratzu poligonoan dagoen Azkarrena Garbiketak enpresan garatuko baita.
Ikastaroak 2019ko azaroaren 28tik 2020ko martxoaren 25era garatuko dira. Plan honen helburua da parte hartzen duten pertsonek hoteletan eta beste ostatu turistiko batzuetan lan egin ahal izateko behar dituzten ezagutzak jasotzea: mantentze-lanak, logelak garbitu eta prestatzea, erropak garbitu , lisatu eta konpontzea, bezeroei arreta egitea, gelazaina etb.
Aurreko ekitaldietan izandako emaitza onak bultzatu gaitu berriro ere egitasmo hau abiaraztera. 2016-17,2017-18 eta 2018-19an 39 pertsonek prestakuntza osoa osatu dute eta 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortu dute solairuetako oinarrizko lanak ostatuetan Diruz lagundutako 27 kontratazio burutu dira hiru eta sei hilabetetako iraupenaz.
Programa honetan parte hartu duten enpresak hauek dira: Azkarrena Garbiketak S.L,Hotel ETH Irun, HotelTrip Orly,Koisi Hostel, Feel Free rentals, Hotel Avenida, Hotel Codina S.A., Hotel Gudamendi, Hotel Villasoro, HotelAtxega,HotelTabacalera,Casual Hotels, Hotel Europa.
Oraingo honetan beste hamar kontratazio bideratuko dira. Beterri-Buruntzako langabetuei (Andoain, Astigarraga, Hernani ,Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) zuzendutako egitasmoa da, bereziki emakumeak,prestakuntza urriko gazteak, eta DBE.
Izen ematea hemen egin behar da.