Albisteak

Hondakinen prebentziorako astearen baitan jarduera ugari

1
Azaroaren 27ra arte izango da Hondakinen Prebentziorako Astea. Antolatu diren jarduerez gain, datozen egunetan eskuorriak banatuko dira herritarren postontzietan, hondakinei buruzko argibideak emateko.

2022·11·23


Hauek dira Hondakinen Prebentziorako Astearen baitan antolatu diren ekintzak:

  • Abenduaren 13ra arte: hariari tiraka erakusketa Erriberan, dotoretasun birziklatuaren ingurukoa.
  • Azaroak 21-26: Liburutegian prebentzioaren inguruko liburuak eta ikus-entzunezkoen gomendioen txokoa egongo da.
  • Azaroak 27: Euskal artilea ezagutu dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.
  • Abenduak 12: Ehun-laginak eskuz egiteko artisau teknikak ikasteko tailerra.
  • Abenduak 13-15: Jostailuen trukea

Bestalde, pegatina batzuk jarri dira hondakinen edukiontzietan hauek banatzeko argibideekin.

1