Albisteak
Atzealdea Hondakinak ikuskatuko dira lurrean zaborra uzten ari diren herritarrak identifikatzeko
2021·10·08
Astigarragako hainbat puntutan hondakin ugari agertu da lurrean, bereiztu gabe. Herritarron betebeharra da hondakinak egoki sailkatu eta bakoitza dagokion edukiontziaren barruan uztea. Gisa horretako jokaerak ezin ditugu onartu.
Hori dela eta, Udalak ikuskapen kanpaina bat egingo du urrian zehar hondakinak lurrean uzten ari diren herritarrak identifikatu eta dagokion espedientea martxan jartzeko. Hondakinen Bulegoak eta Udaltzaingoak lankidetzan burutuko dute kanpaina hori.
Hondakinen bilketa arautzen duen ordenantzaren arabera (Hiri Hondakinak bildu eta tratatzeko Udal Ordenantza, GAO 2021-06-17), hondakinak edukiontzien inguruan lurrean uztea edo zerbitzuaren egutegitik edo ezarritako ordutegitik kanpo uztea arau haustea da eta 900,00 euro arterainoko isuna ekar lezake.
Hondakinen gida eta informazio orriak
Hurrengo asteetan, horrekin batera, udalak hondakinak egoki bereizteko gida banatuko die auzo berrietako etxebizitzei (besteei aurretik banatu zien) eta informazio orri bat banatuko da herriko postontzi guztietan.
Edukiontziak irekitzeko txartela
Hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartela behar izanez gero, aurrez hitzordua hartu behar da 900 102 838 / 617 295 378 telefonoetara deituz edo hondakinak@astigarraga.eus helbidera idatziz. Hondakinei buruzko gida eta bestelako informazioa eskura duzu Udalaren webgunean: https://www.astigarraga.eus/eu/hiri-hondakinen-bilketa