Albisteak
Atzealdea
Hobekuntza lanak herrian zehar
Astigarragako Udalak hainbat lan burutu ditu udara honetan, bai herriko kaleetan, eta baita eraikin publikoetan ere; esaterako, herri eskolan, udaletxean, kiroldegian edota haur eskolan.
2019·09·16
Kaleetako lanak
- Ergobia auzoan zubi ondoko aparkalekua eta hondakin ontzien gunea egokitu dira.
- Santio Zeharran argiztapena indartu da, Rezola sagardotegia eta Arkubide artean.
- Herriko hainbat guneetan kale altzariak txukundu dira integrazioa sustatzen duen Beterri Errotuz elkarteko langileen laguntzaz.
Eraikin publikoetako lanak
- Kultur-etxe berriaren automatizazioa gauzatzeko lanak egin dira.
- Kultur-etxe berria eta udaletxea zuntzaren bidez konektatu dira.
- Herri Eskolan alde batetik, irakaslegoarentzat Officea egokitu da; bestetik, sabaia berritu, margoketa lanak egin, argiteria berritu, komun txikiak egokitu, etab. bezalako hobekuntzak burutu dira.
- Kiroldegian spinning gelako sabaian zeuden akatsak konpondu eta ur instalazioa berritu da.
- Haur Eskolako atarian estalki txiki bat jarri da.
Datozen hilabetetarako Udalak beste hainbat lan ditu eskuartean, laister ikusi ahal izango direnak:
- Galtzaur kaleko argiztapena berritzea.
- Bide publikoen zenbait margoketa lan.
- Zarkumendegiko aldagelen estalkia egokitzea.
- Gune ezberdinetan hainbat landaredi lan gauzatzea
- Mendiaundi-Anibar orubeko sastraka-kentzea.
- Haur Eskolako pertsianak aldatzea.
- Udalerriko plano toponimiko berriaren argitaratzea.
- Etxebizitzetako edateko ur instalazioetako kontagailuen berritze kanpaina.
- Oialume errekara gaur egun diren ur-zikinen isurketen inguruko azterketa.
- Donostia ibilbidea berrurbanizatzeko lanen 2.fasearen proiektua idaztea.