Albisteak
Atzealdea Hobariak udal tasetan baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrentzat
2021·11·10
Astigarragako Udalak hobariak aplikatuko ditu udal tasetan baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrentzat. Helburua da, oinarrizko udal-zerbitzuak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzea. Hobaria % 50, % 75 edo % 90ekoa izango da, bizikidetza unitatearen diru-sarreren eta kide kopuruaren arabera.
Hobaria eskuratzeko baldintza hauek bete behar dira:
- Astigarragan erroldatuta egotea.
- Udalarekiko ordainketak egunean izatea.
- Hobari-taularen arabera diru-sarrerak izatea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epea:
- 2020ko familia-unitate kide guztien dirusarrerak (2020ko errenta-aitorpena edo dirusarrerarik ez duela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria).
- Tasak ordaindu izanaren zinpeko aitorpena.
- Hobaria jasotzeko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria.
Dokumentazioa aurkezteko epea: abenduak 31.
Informazioa: kontuhartzailea@astigarraga.eus eta 943 33 52 33 telefonoan.
Hobarien-taula
Bizikidetza unitateko kideak | HOBARIAK |
||
%90 | %75 | %50 | |
1 | <1,10PGS(SMI) | 1,10PGStik 1,25 PGSra | 1,26PGStik1,50PGSra |
2 | <1,44PGS(SMI) | 1,44PGStik 1,63 PGSra | 1,64PGStik1,96PGSra |
3 | <1,57PGS(SMI) | 1,57PGStik 1,79 PGSra | 1,80PGStik2,15PGSra |
>=4 | <1,69PGS(SMI) | 1,69PGStik 1,93 PGSra | 1,94PGStik2,31PGSra |
PGS: profesioarteko gutxieneko soldata / SMI: salario mínimo inteprofesional 2020 SMI-PGS: 13.300,00 euro/urtean