Albisteak
Atzealdea Hizkuntzen erabileraren kale neurketa Astigarragan
2022·10·07
Euskal Herriko hainbat beste herritan bezala, 2021eko udazkenean, hizkuntzen erabileraren kale neurketaren 6. edizioa egin zuen Soziolinguistika Klusterrak, Astigarragan.
Zenbat euskara erabiltzen da Astigarragako kaleetan? Nortzuk erabiltzen dute gehienbat? Eta gutxien? Nolakoa izan da euskararen kale-erabileraren bilakaera herrian? Udalak antolatutako jendaurreko ekitaldi irekian aurkeztuko dira azterketaren datuak.
Aurkezpen-saioa datorren ostegunean, urriaren 13an egingo da; Erribera kulturgunean, 18:30ean. Ikerlanaren zuzendari Olatz Altunak emango du Astigarragako datuen berri.
Ekitaldi irekia izango da eta bertaratzen direnek aukera izango dute, aurkezpenaren ondoren, galderak egiteko. Izan ere, saioaren helburuetako bat bada,herriko errealitate soziolinguistikoa gertutik ezagutzeaz gain, gaiaz hausnartzea eta, ate joka den Euskaraldirari begira, herrira begirako hainbat gako eskaintzea.