Albisteak

Hiritartze lanak Murgia jauregiaren aurrean eta Amarrandegi kaleko ibien sarbideetan

Gaur hasi dira Murgiako jauregiaren aurreko plaza eta Amarrandegi kaleko garajeetarako sarbideak egokitzeko lanak, eta 20 egun iraungo dute.

2021·09·13


Udalak, Amarrandegiko bizilagunek eta Murgiako jauregiak hitzarmena egin dute lur-eremu horren obrak eta mantenua arautzeko.

Zoladura berritu eta garajeetako arrapalak asfaltatuko dira. Lan hauek izango duten kostua 24.444 eurokoa da eta Acuña S.A da lanak burutuko dituen enpresa.