Albisteak
Atzealdea Hirigintzako Aholku Batzordeak bilera egingo du otsailaren 15ean
2021·02·12
2021eko urtarrilaren 12an Astigarragako Udal Planeamenduari buruzko Aholku Batzordearen Araudia argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Batzorde honen eginbeharra, besteak beste, Udalak Plan Orokorraren inguruan hartzen dituen erabaki, ekimen, proposamen eta aukerak aztertzea da, azken finean, hirigintza gaietan udalaren jarduera gainbegiratzea eta aholkuak ematea.
Batzorde horretan parte hartzeko eskubidea dute ondoren zehaztuta dauden herriko pertsona eta eragileek. Osaera aintza eta ugaria da, guztion ikuspegi, ekarpen eta iritziak jaso ahal izateko:
- “Galtzaur” Jubilatuen Etxea Elkarteko ordezkari bat.
- Goldea Elkarteko ordezkari bat.
- Herriko kultur eragileen ordezkari moduan, Udaleko Kultur Batzordeak izendatutako ordezkari bat.
- Mugimendu feminista ordeztuko duen udaleko Berdintasun Batzordeak izendatutako ordezkari bat.
- Astigarragako Gazte Asanbladako ordezkari bat.
- Hurrengo Auzo Elkarteko ordezkari bana: Oialume, Ergobia, Santiagomendi eta Perurena.
- Astiko Merkatarien Elkarteko ordezkari bat.
- Mudarro Kirol Elkarteko ordezkari bat.
- Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkarteko ordezkari bat.
- Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko, Sagardo Mahaiko eta Sagardun Partzuergoko ordezkari bana.
- Poligonoetako jabe elkarteen ordezkari bana.
Aholku Batzordearen lehen saioa
Lehen saioa otsailaren 15ean egingo dugu (astelehena), 18:00etan, Herri Eskolako areto nagusian. Saio horretan, besteak beste, Hirigintza Aholku Batzordearen inguruko informazio gehiago emango dugu (batzordearen eginkizunak, lan dinamika eta abar) eta udalak laster abiatuko duen Plan Orokorraren berrikuspenaren inguruko informazioa emango dizuegu.
Aholku Batzorde hau Plan Orokorraren berrikuspenaren prozesuan giltzarri izango da eta herritar eta eragileen parte-hartzea ezinbestekoa izango da Astigarragak hurrengo 10-15 urteetan izango duen ibilbidea erabakitzeko.