Albisteak
Maiatzaren 28an, 18:00etan, hirigintza genero ikuspegitik lantzen jarraitzeko aukera izango dute herritarrek. Saioa, joan den ostegunekoa bezala, telematikoa izango da. Hirugarren saio honetan, herritarren ekarpenak jasotzeaz gain, etxebizitza genero ikuspegitik nola garatu daitekeen irakatsiko da.
2020·05·26
Hirigintza genero ikuspegitik lantzeko herritarrekin egiten den hirugarren saioa izango da ostegunekoa. Martxoaren 11an, lehen saioan, 12 pertsonek hartu zuten parte; eta maiatzaren 21eko saioan, 7k. Bi saioetan pertsona ezberdinek hartu dute parte.
Saioa
Saioan parte hartzeko ez da hirigintzari buruzko inolako jakintzarik eduki behar.
- Eguna: Maiatzak 28, osteguna.
- Ordua: 18:00-19:30
- Esteka: http://meet.jit.si/astigarragageneroikuspegitik
- Dinamizatzailea: Projekta Urbes