Albisteak
Maiatzaren 21ean Hirigintza Genero Ikuspegitik lantzeko herritarrentzat bigarren saioa antolatuko da, modu telematikoan egingo dena. Saio honetan Astigarragako hirigintza ordenantza berritzeko gakoak landuko dira, hau da, Astigarragan etxebizitzek, espazio publikoek, eraikinek eta abar. izan beharreko oinarrizko baldintza eta ezaugarriak
2020·05·19
Herritar guztion beharrak kontuan hartzea eta bizi-kalitate onena izan dezagun baldintza egokiak jartzea da saio hauen helburua.
Herritarrekin lehen saioa, martxoaren 11n egin zen, eta ostegunean bigarrena egingo da. Oraingoan, Astigarragako hirigintza ordenantza berritzeko gakoak landuko dira.
Herritar guztion ekarpenak dira beharrezkoak, saioan parte hartzeko ez da hirigintzari buruzko inolako jakintzarik eduki behar. Herritar gisa, denok dakigu gure eguneroko erosketak egiteko, zaintza lanak aurrera eramateko, herrian erraz, denbora gutxian eta seguru mugitzeko, eta abar. zer behar dugun eta zer ez; horretarako, espazio bakoitzak izan beharreko ezaugarri eta baldintzak zehaztu behar dira.
Saioa
- Eguna: Maiatzak 21, osteguna.
- Ordua: 18:00etan
- Esteka: http://meet.jit.si/astigarragageneroikuspegitik
- Dinamizatzailea: Projekta Urbes
- Erabiliko den edukia: labur.eus/Astigarraga-HAPO-genero1