Albisteak

Atzealdea Hilabete eskas falta da Euskaraldirako

Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Guztira, 25.000 arigune identifikatu dira 6.000 enpresa, elkarte, denda, taberna, kirol talde, bulego eta abarretan. Orain norbanakoen izen-ematea dago zabalik.

2020·10·22


Euskaraldian parte hartu nahi duten pertsona guztiek, ariguneetako kide izan ala ez, izena eman behar dute. Baita 2018an parte hartu zutenek ere. Eta beraiein rola zein izango den aukeratu behar dute izena emateko garaian: ahobizi edo belarriprest. 

Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo dugu!