Albisteak

Atzealdea Hezkuntza arloko dirulaguntzak: Haur Eskolak eta Garraioa

Hezkuntza arloan bi diru-laguntza eskatzeko epea zabalik dago, bata Haur Eskoletako erabiltzaileentzat eta bestea DBH eta HHEko ikasleentzako garraio laguntzak. Eskaerak irailaren 30era arte aurkez daitezke.

2021·08·05


Haur Eskoletako erabiltzaileentzako laguntzak

2020-21 ikasturtean Haurreskolak partzuergoko haur eskolaren batean matrikulatutako Astigarragako haurren familia edo legezko ordezkariek eska dezakete laguntza.

Ikusi oinarriak eta eskaera orria.

Garraio-laguntzak

2020-21 ikasturtean edozein ikastetxe publikotan DBHko 2. zikloan edo HHI-EPAn (helduentzako heziketa) matrikulatuta egon diren eta Astigarragan bizi diren ikasleek eska dezakete laguntza. 

Ikusi oinarriak eta eskaera orriak.