Albisteak
Atzealdea Hezkuntza arloko bi dirulaguntza eskatzeko epea zabalik da
Hezkuntza arloko bi dirulaguntza eskatzeko epea zabalik dago: Haur Eskolako erabiltzaileentzako dirulaguntza eta DBH-ko eta HHI-EPA-ko ikasleentzat garraio-laguntza. Eskaerak urriaren 30erako aurkeztu behar dira.
2020·10·14
Eskaerak urriaren 30erako aurkeztu behar dira.
Haur Eskolako erabiltzaileentzako laguntzak
2019-20 ikasturtean Haurreskolak partzuergoko haur eskolaren batean matrikulatutako Astigarragako haurren familia edo legezko ordezkariek eska dezakete.
Ikusi oinarriak
Garraio-laguntzak
Astigarragan ikasteko aukerarik ez duten DBH-ko eta HHI-EPA-ko ikasleei 2019-20 ikasturtean ikastetxe publiko batera egindako bidaien laguntzak dira.
Ikusi oinarriak