Albisteak

Atzealdea Herritarrek web atarian kontsulta dezakete hauteskunde-mahairen baterako hautatuak izan diren

Astigarragako Osoko Bilkurak gaur goizean egin du ekainaren 9ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak aukeratzeko zozketa.

2024·05·10


Egindako zozketan mahaiburuaren eta mahai bakoitza osatzen duten bi mahaikideen izenak atera dira, baita ordezkoenak ere. Guztira 7 mahai egongo dira Erribera kulturgunean herritarrek botoa emateko.

Udalak hauteskunde-mahairen batean egotea egokitu zaion ala ez kontsultatzeko sistema bat jarri du martxan esteka honetan: https://astigarraga.udalak.eus. Prozedura oso erraza da, NANa sartu besterik ez da egin behar eta mezu batekin sistemak esango dizu hautatua izan zaren ala ez.

Hautatutako pertsonek dagokien jakinarazpena jasoko dute beren etxean. Udaltzaingoa dagoeneko ari da hautatuak izan diren pertsonei komunikazio hori banatzen, eta bertan adieraziko zaie hautatua izan dela, zein mahai eta zein kargu egokitu zaien.