Albisteak

Atzealdea Herritarrak auzo konpostan parte hartzera animatzen ditu udalak

1
Auzo konpostan parte hartu nahi duten herritarrek oinarrizko prestakuntza eta laguntza teknikoa jasoko dute. Izena emateko bideak: 900 102 838/ hondakinak@astigarraga.eus

2026·01·23


Astigarragako udalak kanpaina berri bat abiarazi du auzo konpostara partehartzaileak erakartzeko. Ekimen honek indartu egiten du udalak iraunkortasunarekin, hondakinen murrizketarekin eta ekonomia zirkularrarekin duen konpromisoa.

Kanpainak helburu bikoitza du. Alde batetik, herritarrak beren auzoetan auzokonpostajearekin bat egitera animatzea, etxeko hondakin organikoen kudeaketa arduratsuan aktiboki parte hartuz. Sistema horren bidez, janariaren eta materia organikoaren hondakinak kalitatezko konpost bihurtzen dira, eta loreontzietan, berdeguneetan eta baratzetan erabili daitezke.

Bestetik, udalerriko eremu berri batean auzokonpotaje etxola berri bat ezartzeko asmoa du udalak. Kokapen zehatza herritarren interesaren eta partehartzearen arabera zehaztuko da, jasotako eskaerak eta iritzia baloratuz.

Parte hartu nahi duten herritarrek oinarrizko prestakuntza eta laguntza teknikoa jasoko dute, eta beren ingurune hurbilean ingurumena hobetzen lagundu ahal izango dute.

Kanpaina honekin, udalak auzokideak gonbidatzen ditu ohitura jasangarriak sustatzen dituen, tratamendu plantara eramandako hondakin kopurua murrizten duen eta auzoetako ingurumen kontzientzia indartzen duen proiektuan parte hartzera.

Informazio gehiago nahi izanez gero eta izena emateko: 900 102 838/ hondakinak@astigarraga.eus 

1