Albisteak
Atzealdea Herriko mugikortasun ohiturak aztertzeko inkesta martxan da
Astigarragako Udala Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana lantzen ari da. Horren baitan, Astigarragako herriko eta industriagunetako mugikortasun ohiturak aztertu nahi ditu Udalak, besteak beste. Horretarako, RAZ enpresak internet bidezko inkesta bat prestatu du, laburra eta anonimoa.
2020·02·21
Udalaren helburua inkestan ahalik eta jende gehienak parte hartzea da, jasotzen diren datuak ahalik eta errealenak izan daitezen.
Inkesta anonimoa eta laburra da (bi minutu azpitik).
Inkesta betetzeko sakatu hemen