Albisteak
Atzealdea Gaur aurkeztu da bertako kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen kanpaina
2020·07·01
Alarma egoeran itxita egon diren establezimenduetan gastatzeko bonoak online salduko dira % 20ko deskontuarekin. Era berean, herritarren ondoan irekita egon diren establezimenduek, jasotako babesa eskertzeko, % 15eko deskontua duten bonuekin parte hartu nahi izan dute.
Non eskuratu daitezke bonoak?
Uztailaren 2tik aurrera helbide honetan egongo dira eskuragarri: guztion.astigarraga.eus/azoka
Zein establezimendu motatan erabili ahal izango dira bonoak?
Argazkilaritza, dekorazioa, elikadura, estetika eta ileapaindegiak, jatetxeak eta tabernak, liburu eta paper dendak, makineria enologikoa, osasuna eta sagardotegiak.
Nola erabili deskontu-bonuak?
1. Lau bono dituzu aukeran: 10, 20, 50 eta 100 eurokoak
Establezimendu bakoitzak erabakitzen du zer bono mota eskaintzen duen. Zuk bono horien %80 besterik ez duzu ordainduko, gainontzeko %20 Udalak ordainduko du. Bonuak abuztuaren 31n iraungiko dira. Azkar ibili, guztiak agortu aurretik!
2. Aukeratu zure gustuko establezimendua eta egin klik
Establezimendu bereko bonu bat baino gehiago eros ditzakezu erosketa bakarrean. Aldiz, bi establezimendu ezberdinetako bonuak ezin dira erosketa berean erosi. Bi establezimendutako bonuak erosteko, bi erosketa eta bi ordainketa egin behar dituzu.
3. Bonuak saskiratu eta erosketa burutu
Zure lehenengo erosketa bada, zure kontua sortzeko datuak bete behar dituzu. Kontua lehenagotik sortua badaukazu, saioa hastearekin nahikoa da. Ordainketa kreditu txartelez egin behar duzu eta gehienez 200 euro arteko erosketa egin ahal izango duzu.
4. Bonua unean bertan deskargatu dezakezu eta zure posta elektronikoan ere jasoko duzu
Zure posta elektronikoa eta pasahitza erabilita, zure saioa hasi ahal izango duzu nahi duzunean eta erosi dituzun bonuak ikusi ahal izango dituzu.
5. Erosi dituzun bonuak aukeratutako establezimenduan erabili, inprimatuta edo mugikorrean erakutsita
Bonuak erosketa bakarrerako balio du. Egindako erosketa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko. Aldiz, egindako gastua bonuaren balioa baino handiagoa bada, dagoen aldea erosketa unean ordaindu behar diozu establezimenduari.
6. Zure kontura sartu eta erosi bonu gehiago
Gogoratu, herritar bakoitzak, gehienez, 200 euroko balioa duten bonuak eros ditzake.