Albisteak

Atzealdea Herriko hainbat gunetan argiteria publikoa hobetzeko lanak egiten ari da Udala

1
Herritarren segurtasuna eta erosotasuna hobetzeaz gain, aurrezpen ekonomiko eta energetikoa lortuko da

2025·10·22


Orain arte egindako jardueren artean, nabarmentzekoa da autobus geltoki guztien argiztapena. Hasiera batean, premia bi geltokietan ikusi zen bereziki: hezegunean eta Ergobian (Donostiarako norabidean), eta, lehenik, bi geraleku horiek argiztatu ziren. Emaitza ona izan denez, Udalak herrian dauden beste geltoki guztiak argiztatzea erabaki zuen, eta lan horiek amaituta daude.

Lan horiez gain, udazkenerako beste batzuk ere aurreikusi dira: alde batetik, Iretza tabernaren aurrean dauden bidegorria eta espaloia ez daude argiztatuta, eta 6 farola jarriko dira, bakoitza bi argirekin. Espaloiaren eta bidegorriaren argiztapenarekin batera, errepidea ere argiztatuko da. Lan hauen prestaketarekin hasita daude jada. Bestalde, Udalak azken urteotan egin duen bezala, aurten ere partida bat aurreikusi da argiteria publikoa LED teknologiara aldatzeko. Herriguneko argiteria erabat aldatuta dagoenez, aurten industrialdeetako argiteria egingo da, zehazki Zamoka-Txalaka poligonoan. Udalak azterketa tekniko bat eskatu du eta 60-80 farola inguru aldatzea aurreikusten da. Horrela, udalerriko argiteriaren % 77 LED teknologiara pasatuta geratuko litzateke.

Lan hauekin, Udalak, azken urteetako bideari jarraituz, herrian argiteria publiko eraginkorra eta kalitatezkoa lortzeko urratsak ematen jarraitzen du.

1