Albisteak

Atzealdea Herriko familiek Lizardi baserria bisitatu eta loregintzako prozesua ezagutzeko aukera izango dute

Bisita maiatzaren 16an izango da, 17:30ean, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta

2026·05·11


Lurraldia ekimenaren baitan Lizardi baserrira bisita antolatu da larunbaterako. Bertaratzen diren familiek herriko baserri bat ezagutu eta baserritarrekin harremanak estutzeaz gain, loregintzako prozesu osoa ezagutzeko aukera izango dute. Lizardiko baserritarrek 30 urtetik gorako esperientzia dute loreak lantzen.

Izena eman

Bisita egiteko aldez aurretik izena eman behar da alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatziz edo 943 33 52 40 telefonora deituz. Izena emateko epea maiatzaren 15ean, ostirala, 13:00etan amaituko da.

Bisita ikusgarri honetara hurbiltzen den familia bakoitzak lore sorta bat jasoko du.