Albisteak
Atzealdea

Herriko emakume kirolariei buruzko erakusketa osatzeko argazkiak behar ditu Udalak

Irailean antolatuko den Iñaki Vergararen "Deporte en femenino" argazki-erakusketan, herriko emakumeek atal bat izango dute. Gune hau osatzeko, Udalak herriko emakumeen argazkiak behar ditu. Abuztuaren 20ra arte bidali ahal izango dira argazkiak.

2021·08·09


Astigarragako Udalak Emakumeekin eta Kirolarekin lotutako hainbat jarduera antolatuko ditu irailean.

Besteak beste, 'Deporte en femenino' argazki erakusketa ikusgai izango da Erribera Kulturgunean irailaren 10etik 30era bitartean, kirolaren alorrean emakumeen parte-hartzea ikusarazteko helburuarekin.

Iñaki Vergararen irudiekin osatutako erakusketa izango da, baina herriko emakume kirolarien argazkiekin osatutako atal bat izango du.

Bertako emakume kirolarien atala

Udalak argazkiak bidaltzeko eskatzen die udalerriko emakumeei. Abuztuaren 20a izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna.

Mota honetako argazkiak izan behar dute:

  • Herriko emakumeak (federatuak edo ez) edozein kirol egiten.
  • Argazkiak banakakoak edo taldekoak izan daiteke.
  • Emakume bakoitzak argazki bat bidal dezake.

Argazkia eta bi dokumentuak beteta bidali behar dira:

  • berdintasuna@astigarraga.eus helbidera
  • Udaletxeko erregistroan aurkeztu