Albisteak
Atzealdea Herriko baserrietara egingo diren bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman behar da
2022·05·06
Lurraldia ekimenaren barruan herriko baserrietara familiekin egiteko bisitak antolatu dira. Helburua da herriko baserriak ezagutzea, baserritarrekin harremanak estutzea eta baserriak eta baserritarrek duten balioa ikusi eta ezagutzea.
Bisitak izango dira 2022ko maiatzaren 14an (larunbata), arratsaldeko 17:00etan, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta.
5 baserri hauetara egingo dira bisitak: Larrabi, Lizardi (loreak), Lizardi (baratza), Bordatxo eta Taula.
Baserri bakoitza bisitatzeko gehienez 12 laguneko taldeak egingo dira.
Izena emateko udal webgunean dagoen formularioa bete behar da, familiako kide kopurua eta bisitatu nahi den baserria zehaztuz.