Albisteak
Atzealdea
Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Astigarragako Udalak
Erribera kulturgunean eman daiteke izena, maiatzaren 2tik 12ra bitartean
2023·04·24
Maiatzaren 14an herri Urrats festa ospatuko da Senperen eta Astigarragako Euskara eta Hezkuntza sailak bertara joateko autobusa antolatu du. Autobusean joateko Erribera kulturgunean eman beharko da izena maiatzaren 2tik 12ra bitartean.
Autobusa goizeko 9:00etan abiatuko da Joseba Barandiaran plazatik eta itzulera Senperetik 19:30ean izango da.
Prezioa 10 eurokoa izango du helduentzat eta 5 eurokoa 12 urtera arteko haurrentzat.
Gehienez, 82 lagunentzako autobus zerbitzua eskainiko da (plazak bete arte).