Albisteak
Atzealdea Herri Eskolan hobekuntza lanak egingo dira abuztuan
Herri eskolako zuzendaritza taldeak hobekuntza lan batzuk proposatu ditu eta Udalak, udako oporrak aprobetxatuz, hilabete honetan egingo ditu lan horiek. Horretarako, Udalak 55.000 euro bideratu ditu.
2020·08·04
Hauek dira abuztuan zehar Herri Eskolan burutuko diren mantentze- eta hobekuntza-lanak:
- Informatikako ikasgela gela txikietan banatuko da (3 gela eta 2 biltegi), eta ordenagailuak liburutegian jarriko dira.
- Hau hezkuntzako bi geletan leihoen ordez ateak jarriko dira, horrela, patio txikira irteera zuzena izango dute.
- Komunetako kaniletan sentsoreak ipiniko dira, eskuekin ukitu behar ez izateko.
- Pasabideetan LED argiak jarriko dira.
- Zenbait margoketa-lan egingo dira.